viernes, 27 de noviembre de 2009

GIPUZKOAKO NEKAZAL KOOPERATIBA




1. FUNTZIONAMENDU TEORIKOA:

Gipuzkoako nekazari elkartearen eraikin nagusian bilakatuko dugu SACEM. Proiektu honekin gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintzari bultzada eman eta langile hauen bilkune eta etxe bat sortzea da helburu nagusia.
Proiektuaren kokapenak hasieratik nekazaritza/abeltzaintza munduari oso loturik egongo zen zerbait egin behar zela esaten zigun. Villabona, tolosaldearen erdikaldean, nekazal lurrez, abeltzaintzarako lurrez, mendiz, alegia baserri munduaz inguraturik baitago. Hori ikusita, eta nekazariek eta abeltzainek jasaten duten egungo krisia ikusita, nolabait sektore hau lagunduko zuen proiektu bat egitea erabaki genuen.
Herriz herri eta bailaraz bailara aurki daitezkeen kooperatiba txikien gainetik egongo den eta hauek batu eta babesa eskeiniko dien elkarte bat izango da. HENE ren gipuzkoako eraikina. Ez da inolaz ere konpetentzia bat izango gaur egun dauden kooperatiba eta elkarteentzat, ez eta ere saltoki, eta gune espezializatuentzat.
Nekazari zein abeltzainak arazo bat duenean, aholku teknikoa, administratiboa .. beharko dituenean, produktu espezializatuak beharko dituenean, beren habereak gaixo dituenean, bere produktuak zuzenean, inongo bitartekaririk gabe saltzeko aukera … ekarriko dizkion eraikina dugu helburu beraz.

2. INGURUAREKIKO ERLAZIOA:
-Gipuzkoarekin erlazioa:
Proiektu hau gipuzkoa mailakoa izango da. Villabona nekazaritza eta abeltzaintzako munduaren elkar puntuan bilakatuko dugu. Alegia, gipuzkoa guztiko nekazari eta abeltzainek erabili ahal izango dituzte bertan eskeintzen diren zerbitzuak. Honek beraz, azpiegitura nagusiekiko konexio erraza eta ona eskatzen digu:
- RENFEko trenbidean apeaderoa sortzea sacem eta bere auzo berriaren inguruan.
- Ibaiaren bestaldetik pasatzen den errepide nazionalaren eta SACEM en arteko konexioa.
- Tolosaldearekin erlazioa:

Lehenago aipaturiko renfeko eta errepide nazionalarekiko konexioez gain, inguruko mendietako nekazari eta abeltzainei ahalik eta irisgarritasun errezena sortzen saiatuko gara.

- Villabonarekin erlazioa:

Villabona eta sacem en hegoaldean egongo den auzo berriaren tartean geratuko zaigu SACEM eta gure proiektu berria. Gure proiektua bien tarteko zubi moduan egin nahi dugu. Bien artean batetik bestera ibiltzeko pasagune eroso, atsegin, eta publiko gixa.
Hortan lagunduko digun elementu nagusia gipuzkoa mailako azoka izango delarik.

3. ESKEINTZEN DITUEN ZERBITZUAK:
- Kooperatiba txikiak antolatzeko eta administraziorako lanakà bulegoak, bilera gelak, auditoriuma?
- Nekazariekiko zuzeneko arreta zerbitzua à bulegoak
- Albaitaritza zerbitzua :
.ikuiluak
.animaliak tratatzeko guneak
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu, tratamendu… en Ikerkuntza gunea :
.laboratorioak
.lur sail txikiak
- Produktu teknikoak erosteko aukera
.denda handia
.biltegiak
.zamaketa lanak
- Azoka publikoa, produktuak zuzenean erosteko.
- Ikastaro eta tailerrak nekazari eta abeltzainentzat
.ikasgelak
.lur sail txikiak
.epe laburreko bizilekuak
- Baserrietara juateko zerbitzu teknikoa
.garajeak
- Nekazaritza sustatzeko inguruko lurretan lan egingo duten gazteentzako bizilekuak à bizilekuak

4. ERAIKINA ETA HIRIGINTZAREN IDEIA NAGUSIAK:

Gure proiektuaren ideia nagusia, SACEM ek bere nekazal inguru eta menditsuarekin lotura edo harreman sakona lortzea izangoda.

Bixitaria zein herritarra ingurune natural eta baserriko batetan eroso sentiarazi nahi dugu, mundu honen osagai bat bailitzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario